Mankomunitate

Espainian, mankomunitatea udalerri zenbaitek, gehienetan mugakideak izanik, osatzen duten elkarte bat da, erkide duten ondasun baten erabilera arautu edo udalerriek eskaintzen dituzten zerbitzuak elkarrekin kudeatzeko sortua. Frantzian, herri elkargoa pareko kontzeptua litzateke. Amankomunazgo hitza ere erabiltzen da mankomunitate adierazteko, Lea-Artibai Amankomunazgoan[1] esaterako.

  1. Lea Artibai amankomunazgoa. .[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne